2009/09/07

AGUR ETA ONGI ETORRI!


28 urtez Izaga kalean ensaiatu, afaldu, bildu, lo, gosaldu... egin ondoren, merezi bezalako agurra eman diogu gure lokal xaharrari. Ordu asko igaro izan ditugu bertan eta iritsi zaigu hurrenarte esateko ordua. Ezin uka malkotxoren bat edo beste begi ertzera hurbildu zitzaigunik, baina J.A Loidi Bizkarrondoko lokal berrira joateak sortarazten digun zirrarak malenkonia ahazten lagunduko digu.


Azken asteetan hara-honako lan ugari izan ditugu eta gaur egun mugitu beharreko zenbait gauzatxo besterik ez zaizkigu falta. Izan ere, egoitza berria aurreko astean bertan estreinatu genuela esan dezakegu, haurrekin dantza irakasle lanetan jardun ahal izateko ikastaroa eginez. Azken urteetan ikastolan haurrekin lanean dihardutenen eskutik urtez-urteko programazioa aztertu eta dantzen bateratze lanetan aritu ginen. Ez da hasiera txarra!

Hala ere, eta honelako aukera batek gutxiago merezi ez duelako, irailaren 18an egoitzaren irekiera ofiziala ospatzekotan gara, gonbidatu eta lunch eta guzti, noski!

Hemendik aurrera guztia dugu egiteko, Biterin abiatu, Izagan sendotu eta Loidin jarraipena izango duen sokari segida emanez.


iruzkinik ez: