Urdiñarben
jaioa, aita, osaba eta aitona dantzariak zituen dantzari familia
batean hazi zen Jean Mixel Bedaxagar eta dantzan eman zituen lehen
urratsak, maskaradetan parte hartuz. Ondoren, 18 urterekin heldu zion
xirulari, eta 23 urterekin kantuari. Besteak beste Garat Arhan eta
Pierre Bordazaharre “Etxahun Iruri” izan zituen maisu. Hainbat
pastoraletan parte hartu du eta Agosti Xaho (1988) izenekoa berak
idatzi zuen. 1976an kantatu zuen jende aurrean lehen aldiz. 1983an
Xiberoa diskoa argitaratu zuen eta ondoren etorri ziren Otea lili
denean (1995) eta Bedaxagar (1996). 2009an berriz Auñamendi izeneko lana grabatu zuen. Kantagintzak
ezagutarazi du Bedaxagar, baina berak dioenez “Ni lehenik dantzaria
naiz, txirula-jotzailea ondoren eta kantaria gero.“
SASKI-NASKI etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
SASKI-NASKI etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2013/05/24
2013/05/20
DULTZAINAK NEGAR MALKOKO NOTAK ISURTZEN DITU
Goizeko zortzitan telefonoak jotzen duenean bi aukera daude, berri zoragarri bat jasotzear zaude (gutxienetan) edo eguna tristuraz josiko zaitun berria izango duzu. Gaurkoan bigarren hau (ohikoena) izan dugu, dultzaineroen artean beti hitz xamurrak jasotzen zituen Eugenio larunbatean joan zitzaigun, beretzako urteko ziterik gogokoena zen Biasteriko gaitero egunaren bezperan. Kemen dantza taldeko partaideen aldetik besarkada bero bat Eugenioren familiarentzako.
Etiketak:
SASKI-NASKI
2013/04/17
AZE BIHARAMUNA...
Beno, beno, ikusten denez dantzarako eta beste gauza askotarako elkartzen gara taldean, eh?
Batzuk gainera dantza askorik egin gabe ere sagardotegira ederki batzen dira.
Bejondeizuela, segi elkarrekin ondo pasatzen!!!
Batzuk gainera dantza askorik egin gabe ere sagardotegira ederki batzen dira.
Bejondeizuela, segi elkarrekin ondo pasatzen!!!
Etiketak:
SASKI-NASKI
2013/03/30
ARI, ARI, ARI....
Ez dut "urtero bezala" hasiera errepikakorra erabiliko, baina bi urtean behin bezala aurtengoan ere Kemeneko hainbat kidek euskararen festa handian parte hartu dute. Goizeko lautan gure lokal zaharraren ondoan genuen zita ezarria eta bertara hurbiltzen joan ginen taldekideak Euskal Herri guztia zeharkatu zuen Korrikara batzeko. Gehienek afaria luzatu zuten, inguruko tabernetan, eta oso animotsu lekukoa hartu behar genuen lekura bertaratu ziren (beroketa lan handirik ez zuten behar izan).
Egoitz eta Lidia lekukoa eskuetan (utzi zieten bitartean)
Etiketak:
SASKI-NASKI
2013/03/20
IRUDI ETA HOTSEN BIDETIK
Askotan entzun izan dugu bertsolaritza munduan, teknologiak aldaketa garrantzitsuak ekarri dituela bertsolaritza modernoaren atal garrantzitsu izateraino. Bada, dantza munduan ere berdintsu esan genezake. Noski dantza dezakegula soinu ekipo eta argi ederrik gabe, baina hainbat gune, areto eta formatotarako ezinbesteko bihurtu zaizkigun osagarriak dira.
Kemenen historiako urte luzeetan arlo honetan laguntzaile izan dugun Jose Luis gogoan izan nahiko genuke. Egunkaria ireki eta bere heriotzaren berri izan genuenean ezusteko handia hartu genuen. Ezin dugu ahaztu hainbat eta hainbatetan berarekin lan egin dugula eta askotan mesede ederrak egin dizkigula. Izan ere, beti egon izan da laguntzeko prest (grabazio desberdinetan, irudiak plazaratzeko orduan...).
Kemenkideon partetik gure samina adierazi, eskerrak luzatu eta familia eta lagunei doluminak iristarazi nahi genizkieke.
Mila esker denagatik!

2011/01/09
MUGARIK EZ GURE BURUEI
Bai, batzuetan nekatuta egon gaitezke, gogorik gabe, haserre edo triste... Baina, benetan egiten duguna gustoko badugu eta barnetik egiteko gai bagara, zeinek ezartzen dizkigu mugak?.
Argi dago egin nahi ditugunak egiteko muga nagusia gu geu garela gehienetan.
Baina mesedez, ez ikusi falta zaiena soilik, adierazi nahi dutena baizik. Gorputz-adar guztiak ditugunok, gai al gara honela dantzatzeko, honela espresatzeko?.
Urte berri honetan, apurtu gorputzaren mugak eta sentitu egiten duzuna!.

2009/05/13
IÑAKI ARREGI ARTANO

Andoainen jaio eta egun Donostian bizi da. Bere herriko dantza taldean hasi zen dantzan 1970ean eta ondoren Donostiako Goizaldi taldean jarraitu zuen, hainbat urtez Ignacio Gordejuela maisu izan zuelarik, bertan egindako azken lau urteetan zuzendari artistiko lanetan aritu zen.
1983an Pasaiako Euskadiko aurresku txapelketako irabazle izan zen.
1986. urteaz geroztik Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Argia taldearen dantza ikuskizunetan (Irradaka, Zortziko, Alakiketan, Kondharian, Pas de Basque eta Axeri Boda) dantza maisu, prestatzaile fisiko eta dantzari lanetan jardun du.
Honekin batera, Ikerfolkeko ekimenen artean, bai Euskal Herrian zein kanpoan dantzari loturik egiten diren ekintza ezberdin ugaritan, hala nola, ikastaro, aurkezpen, hitzaldi, ikerketa lan, dantza erritual eta protokoloen berreskuratze...etan ere parte hartu ohi du.
Euskal Herriko dantza tradizionalez gain, bere ezagutza eta prestakuntza, dantza garaikideek, klaketak, bikote dantzek eta beste herrialdeetako dantza tradizionalek (Ingalaterrako Morris dantzak, Errenazimentuko dantzak, Greziako dantzak, Eskoziako kontradantzak, Bulgariako dantzak, Probentzako dantza militarrak, eta abar) ere osatzen dute.
Gipuzkoako dantzetan gaur egun dagoen erreferente nagusienetakoa da, besteak beste "Gipuzkoako dantza-maisuen taula gimnastiko-koreografikoa" osatze lanetan jardun zuelarik.

Eskainiko duen hitzaldiaren izenburua: "Tradizioa eta sorkuntza: Axeri-Boda, Argiaren azken lanaren haritik" da.
Hona hemen, EITBko Postdatan Argiako arduradunek, Iñaki Arregi tartean, AXERI BODAren inguruan emandako azalpenak.
Ia zer kontatzen digun ostiralean, belarriak erne eta burua zabal-zabal...
Etiketak:
SASKI-NASKI
2009/02/19
ALBOKA IKASTAROA
Zerbait buruan sartzen zaigunean horren bila jotzen dugu nekerik gabe, eta oraingoan albokaren hotsak gure artean indartzeko helburuarekin, tresna hau jotzen ikasteko ikastaroa antolatzea pentsatu dugu.
Gure artean hain ezezaguna den aintzinako euskal musika tresna honen ikastaroa EKTko lagunekin batera antolatuko dugu.
Ikastaroa ostiral arratsaldetan izango da EKTk Larretxipi kalean duen egoitzan eta irakaslea Andoiango Jon Iraola izango da. Interesa duen orok gurekin harremanetan jartzea besterik ez du.
Etiketak:
SASKI-NASKI
2009/01/08
2009an ere EUP!
Urte berriari hasiera eman berri diogunean, abian jarri nahian gabiltzan burutazio batzuekin gatoz.
Gehientsuenok jakinaren gainean izango zarete, orain dela urte pare bat, taldeko hainbat kide gure folklorean indarrean dagoen musika tresna bat jotzen ikasten hasi zirela, dultzaina edo gaita hain zuzen ere. Taldean urte luzez lan eskerga eginiko Patxi Pagola arduratzen da asteazkenero pitak urratzen dabiltzanei laguntzeaz.
Oraingoan berriz, beste musika tresna berezi baten ikaskuntzari hasiera eman nahiko genioke; alboka. Horretarako Andoaingo Jone Iraolarekin hitz egin dugu, mutil gazte hau prest egongo litzateke interesa duen orori hasierako irakaspenak emateko. Beraz, hemendik deialdia luzatu nahi genizueke taldekide guztioi, inork alboka jotzen ikasi nahi balu aukera ezin hobea du!!!
Bestetik, azken urteetako joerari jarraituz, taldekide orori zuzenduriko barne-ikastarotxoren bat antolatzekotan ere bagabiltza. Aurtengoan haurrei dantza irakasterakoan kontuan izan beharreko alderdi ezberdinez hitz egingo digute Ion Nabarro Amezketa eta Mikel Diaz Piñar nafarrek, alderdi teoriko eta praktikoak lantzeko aukera izango dugularik. Hurrengo asteetan ikastaroaren inguruko berri gehiago emango dizuegu noski.

2008/12/23
SANTO TOMAS
Gabonak gainean ditugun honetan urteroko gure zitari ez diogu hutsik egin eta aurtengoan ere umoretsu plazaratu gara Santo Tomas egunez.
Kemenek eskainitako saioak ez zuen inor ezaxola utzi behintzat, kritikak ikuspegi askotarikoak izan ziren alajaina!

Batetik, Arizkungo sagar dantzan oinarrituz, 1928an Saski-Naski ikuskizunerako sorturiko Sagar dantza eta bestetik, ekainaren 24ean Andoaingo herriak burutu ohi duen Axeri-dantza jolastia.
Ikustear dago hurrengo urtean zer egingo dugun!

2008/12/14
ANDOAINGO AXERI DANTZA
Dantzan.com-etik harturiko argazkia
Aurtengo Sto. Tomasetako saioari begira aurreko ostiralean Andoaingo Axeri dantza prestatu ahal izateko bixita izan genuen Izaga kaleko gure lokal xaharrean. Fernandok, gaur egunean San Juanetan Andoaingo hainbat herritarrek aspaldidanik datorren ohitura mantenduz nola dantzatzen duten azalpen aberasgarriak eman zizkigun, gure aldetik, ahalik eta fidelen jarraitzen saiatu ginelarik.

Fernando dorrea zuzentzen
Espero dezagun hurrengo igandean guztia primeran ateratzea eta dantzari zein ikusleek gozatzeko aukera izatea.
Gure aldetik eskerrik beroenak Andoaingo jendeari eta hartuemanak jarraipena izango duelakoan gaude.
Etiketak:
SASKI-NASKI
2008/09/17
SAMINA TALDEAN
Gehienok jakingo duzuen moduan ezusteko latza izan genuen atzokoan. Oraindik ere, erreakzionatu ezinik gaude eta zer gertatu den ezin ulerturik.
Taldearen lehenengo urteetatik dantzan arituriko Peio Urtxegi joan zaigu bat-batean. Askok gogoratuko duzue bere makila eskuetan eta beti ere irrifarra ahoan.
Taldearen lehenengo urteetatik dantzan arituriko Peio Urtxegi joan zaigu bat-batean. Askok gogoratuko duzue bere makila eskuetan eta beti ere irrifarra ahoan.
Azkenengo hilabeteetan ere taldearekiko bere loturak indarrean jarraitzen zuen, hain zuzen ere aurtengo San Juan bezperako soka dantzan parte hartzera animatu zen eta urteurreneko ospakizunetan laguntzen ere ari zitzaigun, hain gustoko zuen argazkilaritza dantzarekin uztartuz.
Guztiok hunkiturik gauden momentu hauetan, Kemeneko partaide garen eta izan garen guztion izenean besarkadarik beroena eskaini nahi diogu bereziki bere familiari, taldearen sorrera eta bilakaeran hainbeste lan egin duten guzti horiei hain zuzen ere.
Etiketak:
SASKI-NASKI
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)