2009/02/27

KALDEREROAK

2009/02/26

KONTZERTU DIDAKTIKOA

Kemenek Irungo txistulariekin azken urteetan izandako harremanen fruitu dira kontzertu didaktikoak ere. Hiriko eskola ume ugarik musika, eta bide batez dantzak, maitatzen hasteko aukera paregabea eskaintzen dute aste honetan Amaia kultur zentroan eskainiriko saioek.



Ikasleek primeran pasa zutela ezin uka, baina baita dantzari jolastiek ere!.

2009/02/24

PUSKA BILTZEA

Eguraldi ederra dezue behintzat eh!
Hala zioten baserriz-baserri atea ireki eta ongi etorria egiten ziguten etxekoandre eta gizonek. Urteroko ohiturak berrituz aurtengoan ere fandango eta arin-arin mordoa dantzatu ahal izan genituen. Txistulari eta trikitilarien laguntzaz dantzari talde handia osatu genuen, bai behintzat inauteri igandea izateko (batzuen begi zuloak begiratu besterik ez zegoen!).
Taldeko musikariez gain, musika eskolako txistularien laguntza ere izan genuen, iaz hasitako elkarkidetza egitasmoari jarraiki, hemendik aurrera ere guztiok batera jarduera ezberdinak burutzeko aukera izatea espero dugu.


Dantzatu ondoren bazkari eder batekin eguna jarraitzeko aukera ere izan genuen. Betiko moduan taldeko "cheff" profesionalaren eskutik tripa ondo bete ahal izan genuen, baita hurrengo aste osorako hainbat hozkailu ere!!!.
Betiko moduan mila esker parte hartzaile eta laguntzaile orori eta noski beraien etxeetan besoak zabalik hartu gintuztenei.

2009/02/19

ALBOKA IKASTAROA

Zerbait buruan sartzen zaigunean horren bila jotzen dugu nekerik gabe, eta oraingoan albokaren hotsak gure artean indartzeko helburuarekin, tresna hau jotzen ikasteko ikastaroa antolatzea pentsatu dugu.


Gure artean hain ezezaguna den aintzinako euskal musika tresna honen ikastaroa EKTko lagunekin batera antolatuko dugu.



Ikastaroa ostiral arratsaldetan izango da EKTk Larretxipi kalean duen egoitzan eta irakaslea Andoiango Jon Iraola izango da. Interesa duen orok gurekin harremanetan jartzea besterik ez du.


2009/02/15

HASI DIRA INAUTERIAK KEMENEN

Azken urteetako inauterien hasiera unea Kaldereroek adierazi ohi dute Kemenen, eta aurten ere honela izan da asteburu honetan bertan.

Hotz handiari aurre eginez, jendez beteriko plazan, Brahms-en 5. dantza hungariarraren doinuei jarraitzeko saiakera nahiko duinak ikusi ahal izan genituen. Egia esan, ez da gure espezialitatea, baina bai egunean bertan zein aurreko asteetako ensaioetan umore alaiz jazteko aukera ematen digu. Gainera, inauteriak dira eta bakoitzak bere mozorrotzeko dohaiak agerian jartzeko momentu ere badira, larunbatean batzuk bereziki egin zuten moduan.


Hurrengo asteburuan ere inauterietako ospakizunekin jarraitzekotan gara noski eta aurtengoan ere aspaldiko urteetako ohiturari jarraiki Olaberriako baserrietan zehar puskak biltzen ibiliko gara. Dantzarako eta giro ederrean eguna pasatzeko gogoa duen orok ateak zabalik ditu!!! Elkar ikusiko dugu.