2009/02/24

PUSKA BILTZEA

Eguraldi ederra dezue behintzat eh!
Hala zioten baserriz-baserri atea ireki eta ongi etorria egiten ziguten etxekoandre eta gizonek. Urteroko ohiturak berrituz aurtengoan ere fandango eta arin-arin mordoa dantzatu ahal izan genituen. Txistulari eta trikitilarien laguntzaz dantzari talde handia osatu genuen, bai behintzat inauteri igandea izateko (batzuen begi zuloak begiratu besterik ez zegoen!).
Taldeko musikariez gain, musika eskolako txistularien laguntza ere izan genuen, iaz hasitako elkarkidetza egitasmoari jarraiki, hemendik aurrera ere guztiok batera jarduera ezberdinak burutzeko aukera izatea espero dugu.


Dantzatu ondoren bazkari eder batekin eguna jarraitzeko aukera ere izan genuen. Betiko moduan taldeko "cheff" profesionalaren eskutik tripa ondo bete ahal izan genuen, baita hurrengo aste osorako hainbat hozkailu ere!!!.
Betiko moduan mila esker parte hartzaile eta laguntzaile orori eta noski beraien etxeetan besoak zabalik hartu gintuztenei.

iruzkinik ez: