2009/03/27

KORRIKA 16

Orain dela 36 urte sortu zenetik Kemen dantza taldearen helburu nagusienetako bat euskal kultura, ohitura eta tradizioak ezagutu eta zabaltzea izan da. Euskaldun izatearen ardatz eta oinarri gure hizkuntza dela kontuan izanik, beronen alde lan egitea ezinbestekotzat jotzen dugu. Bide honetan besteak beste AEK-k herriz herri burutzen duen euskalduntze lana azpimarratu nahi dugu eta Korrika bezalako festa batek, lan hau ezagutarazteaz gain euskararen aldeko uholdea indartzen laguntzen duela deritzogu. Hauek guztiak eta gehiago kontuan izanik, gure ale txikia jartzen saiatzen gara Korrika 16ean parte hartuz.
Aurtengoan gure kilometroa Izaga kale ondoko tunelaren inguruan izango dugu (bide batez gure lokal xaharrari agurra egin ahal izateko) eta testigua hartzeko unea igande goizeko 7:40 aldean izango da.

ONGI ETORRIA IZANGO ZARA

Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, herriari eta noski gure ohitura eta folkloreari!!!!!