Asteburuko aterrunea aprobetsatuz ekintzaz-ekintza ibili gara eta eskerrak zukua atera diogun!!!
Astean zeharreko larrain-dantza ikastaroak gero eta oihartzun handiagoa du eta 40 parte-hartzaile inguru izan zituen aurtengoan. Ai ama, hori jendetza areto txiki horretan izerdi patxetan! Eskerrak irakasle animatuak izan dituzten.
Ostiralean berriz Jean Mixel Bedaxagarrekin Zuberoako maskaraden inguruko informazio eta gertakari ugariren berri jasotzeko aukera paregabea izan genuen. Aretoa lepo beterik eta emeki-emeki entzun ahal izan genituen eta ondo ikasi ere bai! (Branlean lurrean, ezta pentsatu ere, eh?). Txirula jotzen ere entzun ahal izan genuen, ONDO entzun ere!. Hori duk eta!
Hurrengo egunean Gamere-Zihigatik (eta inguruko hainbat herritatik) etorririko lagunak izan genituen, besteak beste herriko elkarte eta taberna ezberdinei esker, GOXOKI, TXANTXANGORRI, KLINK eta nola ez OLAGARRO, giro polita zabaldu zen herrian eta ez dakit benetan jabetzen garen zenbaterainoko garrantzia izan zuen egoerak (maskaradak Zuberoatik kanpo ikustea benetan zail izaten baita eta beraiekin batera dantzatzeko aukera izatea ez da askotan ematen). Komunikabideetan izaniko oihartzunak ere zerbait adierazi nahi du:
Kostata, baina egun ederra osatzea lortu zen bukatzeko erromeria animoso-animosoa osatuz. Ah, eta hori bai, ez dakigu ez ote diogun izena aldatu beharko asteburuari eta Hondarribia DANTZAN beharrean Hondarribia JAN-EDANEAN jarri beharko.
Aurtengo ekitaldiarekin amaitzeko eta borobiltzeko, igandean harrobiaren egun ofiziala ospatu ahal izan genuen. Urteurren ekitaldien barruan goizean dantzatzeko aukera izateaz gain, eguerdian lagunartean bazkaldu (zeinen ondo portatu ziren gure haur eta gaztetxoak) eta ondoren jolasteko parada ezinhobea izan baitzen.
GORA KEMENEKO LANGILE GUZTIAK ETA ANIMO, HURRENGOAN ZORTZIGARRENAREN BILA!!! (Hori bai, gero eta zailagoa da aurrekoa hobetzea, ideiak onartuko dira...).
LOTURA
LOTURA2
LOTURA3
LOTURA4
EKINTZAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
EKINTZAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2013/05/28
2013/05/21
HONDARRIBIA DANTZAN VII
Leihotik begiratuta gezurra dirudien arren, maiatza iritsi zaigu eta maiatzarekin batera gure bailaran folklore dantzatua zabaltzeko asmoz antolatu ohi dugun Hondarribia Dantzan ere bai. Aurtengo ekitaldia euskal probintzia txikienari eskainiko diogu, Zuberoari hain zuzen ere. Egia esan, txikia bai, baina emankorra ere bada gure Xiberua; txirulari eta dantzari bikainak eman ditu eta urteroko pastoral eta maskaradak ederrak izan ohi dira.
Guzti honen zatitxo bat gurera ekarri asmoz ostiralean bertan, maiatzak 24, Jean Mixel Bedaxagar izango dugu gurekin udaletxeko areto nagusian arratsaldeko 19:30ean, maskaradei buruzko hitzaldi goxo bat entzuteko aukera eskainiz. Larunbatean berriz goizeko 12ak inguruan hasita herriko puntu ezberdinetan barrikadak ikusi ahal izango ditugu (sorpresaren bat tarteko gainera!) eta arratsaldez 16:30 aldean maskaradari hasiera emango zaio Sta. Maria Madalena plazan (eguraldia lagun bada behintzat). Inoiz bertara joateko aukerarik izan ez duenarentzat parada bikaina sustrai sakoneko euskal tradizio hau ezagutzeko.
Ondorengo irudietan maskaradaren nondik-norakoak modu xume eta argian azaltzen dizkigu gure lagun Johañek (barkatu bideoak egiten dituen saltotxoengatik, edizio arazoak izan ditugu eta ezin konpondu, baina gure ustez hitzak dira interesgarrienak).
Iluntzean berriz plazan bertan ohitura bihurtzen ari zaigun taldeko musikari eta lagunen erromeria izango dugu, 20:30etatik aurrera.Ziur gaurtik osteguna bitarte ikasteko aukera izango den larrain-dantza praktikan jartzeko proportzioa egongo dela.
Taldearen urteurren ekitaldien barruan aurtengo Hondarribia Dantzan-eko igandeari ere ikuttu berezia eman nahi izan diogu, gure harrobiaren egun izendatuz. Aurreko edizioetan bezala, goizeko 11:00tatik haur eta gaztetxoak herriko puntu ezberdinetan ikusi ahal izango ditugu, eguerdian Sta. Maria Madalena plazan dantzatuz bukatuko dutelarik. Baina aurtengoan ez dugu hemen amaituko, nahi duten haurrek gurekin bazkaltzeko aukera izango baitute eta ondoren hainbat joku eta dibertsio antolatu ditugu arratsalde alai bat lagun giroan igaro ahal izateko. Ziur egun zoragarria izango dela!!!
Etiketak:
EKINTZAK,
MULTIMEDIA
2013/05/18
KEMEN BAND
Entzulea gogoz uztea omen da saio berri bat ziurtatzeko modurik hoberena. Beraz, Kemen Band-en 2. saioaren zai geratuko gara!.
Polita izan zen atzokoa, Kabigorri jendez lepo, giro ederra eta mimoz eskainiriko saiotxoa. Osertzek ere txalo piloa egin zuen.
Urteurren ekitaldiek aurrera jarraitzen dute eta ez dugu deskantsurik. Hurrengo astean bertan Hondarribia Dantzan-en 7. ekitaldi zirraragarria izango dugu. Dabilen harriari goroldiorik ez.
MILA ESKER ARTISTAK!!!

2013/05/14
MUSIKARI KEMENTSUEN KONTZERTUTZARRA
Dantzak elkartzen gaitu guztiok eta zer litzateke dantza musikarik gabe?
Musikariek paper garrantzitsua betetzen dute dantza taldeotan eta aurtengo gure urteurren ekitaldietan txoko berezia egin diegu noski.
Azken asteetan saio hau mimo handiz lantzen ari direla badakigu, dantzarako hainbat piezaz gain bestelako oparitxoak ere joko dizkigute, hainbat sorpresa ere izango ditugularik, seguru!.
Beraz, animo eta hurbildu Kabigorrira, ziur une goxo bat igaroko dugula.

2013/05/12
HOGEITA ABAR URTE
Hainbat urte eta hainbat edizio Iparraldeko Ikastolen aldeko jaiak eta behingoz Kemenek ere bere aletxoa jarri du. Hareaz beteriko HoRdaNtza gune berrian tradizioz beteriko saio labur eta polita eskaini dugu (guk ez badugu hala sinisten eta harrotasunez, ez harrokeriaz, onartzen nork onartuko ba?). Istripu txikiren bat tarteko egun polita igaro ahal izateko aukera berri bat gaurkoa!!!
2013/04/22
GAITA, DULTZAINA ETA BESTELAKO TXIRIMIAK
Igandean 70 gaita jole bildu genituen taldearen 40. urteurren ospakizun ekitaldien barruan. Giro bikainean Irungo kaleak alaitu zituzten, jarraian Urdanibia plazan saio aberats eta anitza eskainiaz. Gaita joleak Irun, Hondarribia, Hendaia, Oiartzun, Lezo, Pasaia, Donostia, Hernani, Andoain, Deba, Logroño, Alberite, Cervera eta Arnedotik etorriak ziren. Bertan, Euskal Herrian ezaguna dugun dultzainaz gain, xirularrua, bajoia eta familiako beste tresna batzuk ikusi eta entzun ahal izan ziren. Saioa amaitzeko guztiek batera Hernaniko Iñaki Egurenek Kemenen omenez sorturiko "Kemen" eta "Mosku" piezak jo zituzten, baita batzuk dantzatu ere.
Ondoren noski bazkari eder eta musikatu batekin eman zitzaion egunari jarraipena (oturuntza bikaina beste behin ere, dantzatu-dantzatu ez dakit nola egiten dugun, baina otordu lan-taldea behintzat, sasoiko dabil...).
Kemendik eskerrak eman nahiko genizkioke laguntzaile izan genituen guztiei (EKT eta Aldapa elkarteei besteak beste), entzuleei eta parte hartzaile orori.
2013/04/18
GAITEROAK IRUNEN
Taldearen 40. urteurrena ospatzeko ekimenen barruan apirilaren
21ean Irunen gaitero topaketa bat antolatu dugu.
Topaketak dantza taldeetan musika eta musikariek, kasu honetan,
dultzaina hotsak eta dultzaineroak duten garrantzia aldarrikatu nahi
du eta Irungo kaleetan dultzaina hotsak modu ozenago batean zabaldu. Parte hartzaileek goizeko 11etatik aurrera Urdanibia plazatik abiatuz gure hiriko hainbat kale zeharkatuko dituzte, 13:00 inguruan berriro ere plazara itzuli eta saio txiki bat eskainiaz.
Igandez dezibelioak eta umore ona behintzat ziurtaturik ditugu. Animatu eta parte hartu, dantzarako aukera ere izango dugu eta!
2013/02/13
ESKER MILA GUZTIOI
Urtean zehar ekintza ugari burutzen ditugu bai, baina garbi dugu jende askoren laguntzarik gabe hauetako asko ezinezko izango liratekeela, hala nola asteburuan antolaturiko Euskal herri inauteria. Haur, guraso eta taldean burutzen dugun dantza ikastaroko partaideez gain, aurtengoan esker berezia luzatu nahi diegu zahagi dantza erraldoia gauzatzeko ezinbesteko izan ditugun xagiak utzi dizkiguten dantza taldeei.
MILA ESKER, Eraiki, Gure txokoa, Meakako Egoipar, Akelarre, Goizaldi, Murixka, Ereintza, Arkaitz eta Astigarragako dantza taldeari.
Dantza taldeon arteko harreman eta elkartrukeak besteak beste honelako emaitzak lortzeko aukera ematen digu.
MILA ESKER, Eraiki, Gure txokoa, Meakako Egoipar, Akelarre, Goizaldi, Murixka, Ereintza, Arkaitz eta Astigarragako dantza taldeari.
Dantza taldeon arteko harreman eta elkartrukeak besteak beste honelako emaitzak lortzeko aukera ematen digu.
Etiketak:
EKINTZAK,
MULTIMEDIA
2013/02/03
HUNGARIATIK GATOZ
Eguraldi txarrari aurpegi ona jarriaz!
Alaitasuna behintzat zabaldu dugu, ezta?
Ah, hori bai, bide honi segituz batzuei benetan bizarra aterako zaie azkenean...
Ikusi argazkietan
2013/01/30
EN IRUN... INAUTERIAK
Bai, badakit inauterien etorreraren berri kaldereroek emango digutela, baina ez nuen aukera pasatzen utzi nahi aurtengo gure deialdien berri eman gabe.
Izan ere, larunbat honetan bertan kaldereroen konpartsa 7ak aldean aterako da Alberto Angera plazatik eta ordu bat beranduago San Juanen urteroko Hungariar dantza martxosoa burutuko dugu.
Hurrengo asteburua berriz bete-bete datorkigu. Gehienok jakingo duzuen moduan aurten inauteri larunbatez Goizuetako zahagi dantza eginez aterako gara harrobiko haur eta gaztetxo guztiekin batera. Eta nola ez, gurekin parte hartu nahi duzuen guztiokin batera!
Igandean berriz puskak bilduko ditugu urte luzetako ohiturari eutsiz. Ia aurtengoan eguraldia lagun dugun.
Zer esango dizuegu ba? Guztiok gonbidaturik zaudete gurekin inauteriez gozatzera. Anima zaitezte eta animatu ingurukoak ere. Ez dago aitzakiarik, jantziak sinpleak dira, dantzak guztion artean egiteko modukoak eta umore onik ez da faltako.
Elkar ikusiko dugu!

2012/08/23
EUSKAL JIRA JENDETSUA
Udako ekintzetan ohikoa bihurtu zaigu Irungo Euskal Jirako gurdiarena ere.
Taldea nazioarteko jaialdiren batean parte hartzen ari ez bada behintzat, uztaila amaierako asteetan gurdia atondu eta abuztuko lehenengo larunbatean kalera atera ohi dugu guztion gozagarri.

Aurtengoan taldeak urte luzez herrian burutzen duen tradizio sakoneko soka-dantza irudikatu dugu (eskerrak batzuk behintzat lan gogor egiteko gogoa izan duten). Kurioso geratu da, minimalista eta aldi berean landua.
Gurdia kalera ateratzeak noski, helburu nagusi bat du, nahi eta ahal duen guztia gurekin dantzara etor dadila eta aurten behintzat jendetza biltzea lortu dugu.
Eta gainera ERROMERIA (esperientzia hartzen ari gara)!!! Gora Kemeneko musikariak, udal txistulariak, dantza gidaria eta noski parte hartu zuen DANTZAZALE oro (bestela aze erromeria izango litzatekeen...).
MILA ESKER GUZTIOI
Taldea nazioarteko jaialdiren batean parte hartzen ari ez bada behintzat, uztaila amaierako asteetan gurdia atondu eta abuztuko lehenengo larunbatean kalera atera ohi dugu guztion gozagarri.
Aurtengoan taldeak urte luzez herrian burutzen duen tradizio sakoneko soka-dantza irudikatu dugu (eskerrak batzuk behintzat lan gogor egiteko gogoa izan duten). Kurioso geratu da, minimalista eta aldi berean landua.
Eta gainera ERROMERIA (esperientzia hartzen ari gara)!!! Gora Kemeneko musikariak, udal txistulariak, dantza gidaria eta noski parte hartu zuen DANTZAZALE oro (bestela aze erromeria izango litzatekeen...).
MILA ESKER GUZTIOI
2012/08/16
UDA AURRERA DOA
Alfer xamar ibili eta kontatzeko denborarik hartu ez dugun arren hainbat zita izan ditugu aurten ere.
San Martzialak urruti ditugun honetan, denborak ematen duen perspektibatik, ikasturteko lanaren fruituak ikusi ahal izan genituen saio oso batean eta gustura gaude eskainitakoarekin. Soka dantzak ere betiko dizdira izan zuen (urterokoa izateagatik ez baitu ilusio txikiagoa sortzen gugan, ikusleagan auskalo!!!).
Ondoren, udako entsegu beroak hasi genituen eta uztaila amaieran Sopuertan dantzatzeko aukera izan genuen Siberiako talde batekin batera. Euskal dantzek azken urteetan izan duten bilakaera ikusirik talde bakoitzak bere "espezialitatea" aurkitzearen garrantziaz eta beharraz behin baino gehiagotan hitz egin izan dugu eta garbi dugu gurea Gipuzkoako dantzak direla. Beraz, brokel makilena zikloko zein probintziako beste edozein dantza (Oñati, neskatxen soka dantza...) egiteko eskaria gustuz eta konbikzioaz hartu ohi dugu.
Gainera, irudi xelebreak ikusteko aukera ere ematen dute saio hauek, zuek epaitu!.

|
Luzatze saiakera gogooooorrrakk! |
Politikariak zigortuta |
Adinekoak auskalo nori errezuka |
2012/05/26
HONDARRIBIA DANTZAN VI
Atzoko
hitzaldiaren ondoren, Hondarribia dantzanek aurrera darrai eta gaurkoan hainbat
ekitaldi izango dira.
Arratsaldeko
18.00tan hasita, herriko kaleetan zehar Berastegi, Deba, Baztan eta Oñatiko
taldeak ikusteko aukera izango dugu.
19.00tan Santa
Maria Madalenara hurbildu, eta bertan dantza agerraldia eskainiko dute.
20.30tan aldiz,
Kemeneko musikarien eskutik erromeria izango da. Alpargatak jantzi eta dantzara
denak!
Igandean ere
dantzez gozatzeko aukera egongo da, txikienen eskutik oraingoan.
Goizeko 11.00tan
Gernikako arbolatik kalejiran abiatuta, Arma plazan lehenik eta San Pedro
kalean ondoren hainbat dantza eskainiko dituzte eta goiza bukatzeko, 12.30ak
aldera, saioa eskainiko dute Santa Maria Madalenan.
2012/05/24
THIERRY TRUFFAUT
1957an Baionan jaiotako antropologo
nekaezin hau, Pariseko gizarte zientzien goi mailako eskolan
antropologia sozial eta historikoan diplomatua da. Toulouse-ko Mirail
unibertsitatearen LISST antropologia sozialaren laborategian
ikertzaile aritzen da.
70.hamarkadatik Euskal Herriko,
Gaskoinako eta Pirinioetako inauteriak eta ondare ez-materiala ditu
ikergai.
Euskal Dantzarien Biltzarreko
presidente izan da, Etniker eta Eusko ikaskuntzako kidea da eta
Lapurdiko inauteriaren berreskuratze prozesuan zeresan handia izan
du.
Hainbat artikulu eta ikerketa lan
argitaratu ditu inauterien inguruan, hala nola, Zubieta eta Lapurdiko
inauteriak sakon ikertu zituen “Joaldun et Kaskarot”
liburuan eta argitaratu berri duen bere azken lanean “Euskal
Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze
bati buruz” urte askotako lan sakonaren fruituak bildu ditu.
Thierry Truffaut-ek eskainiko duen
hitzaldiaren izenburua ondorengoa da: “Tradiciones de carnaval e
invierno”.
2012/01/13
EUSKAL HERRI INAUTERIA 2012
Maskaradarik gabe baina aurten ere badatoz INAUTERIAK!
(Azkenean maskaradak izango dira!!!! Hala dirudi behintzat, adi egon beharko dugu.)
Gure aldetik Irungo kaleetan Euskal Herrietako inauterien hirugarren erakustaldia egiteko asmoz gatoz. Krisiak krisi, ez dezagun umorea gal, dantzatzen duen herria herri bizia baita. Lantz eta Altsasuko inauteriak hobeto ezagutu eta ezagutzera emateko aprobetxatu ostean, 2012an Lapurdiko hainbat herrietan burutzen diren puska biltzeak irudikatzeko aukera izango dugu.
Beraz, aitzakiarik izan ez dezagun hurrengo bideotan Euskal herri inauterirako atontzeko gomendioak dituzue, ez utzi bukaerarako Zanpantzar berehala Irungo karriketan izango baitugu.
KOROA EGITEKO URRATSAK
MUTILEN JAZKERA
NESKEN JAZKERA
HURRENGO FITXETAN JANTZIEN LABURPENA IZANGO DUZUE
MUTILA
NESKA

2011/08/29
ASTE NAGUSIA 2011
Udarak nekagarriak izaten dira dantza taldeontzat, baina baita probetxuzkoak ere, horretan zalantzarik ez izan.
Badira sei urte Donostiako aste nagusian azkenengoz dantzatu genuenetik eta halako zirrara berezi bat sortarazten duenik ezin uka. Aurtengoan ere nabaria zen taldekideen artean urduritasun eta emozioa. Askorentzat Konstituzio plazan dantzatzen zuen lehen aldia zen, baina espero dezagun azkena ez izatea!
Saioa txukun joan zen eta honen lekukotza ondorengo bideo laburpen eroan (bai badakit kalitatea ez dela oso ona, baina hainbeste laburtu beharrak hori du) biltzen saiatu gara.
ZORIONAK GUZTIOI ETA SEGI LANEAN! Uda ez da bukatu eta irailaren 10ean berriro ere hankak astinduko ditugu Bermeon.

2011/08/01
MARBOLENY-KEMEN
Pasa den asteburu honetan bertan izan ditugu Girona ingurutik etorririko gaztetxoak gure artean. Hona hemen eskainiriko dantzen aletxo bat.
2011/07/25
NIT DE DANSA TRADICIONAL
Asteburu honetan gure haurrek Les Preses herria bisitatu dute. Bertako "Barretines de Marboleny Escola de les Preses", dantza taldearekin batera dantza saio bat eskaini eta Gironako umeekin egun politak igaro ahal izan dituzte.
Barretines de Marboleny-ko dantzariek hurrengo asteburuan egingo digute bisita, uztailaren 30ean arratsaldeko 18:00tan Erreginaren baluartean beraien dantzak gure harrobiko gaztetxoek eginikoekin batera ikusgai izango ditugularik.
elGarrotxi agerkari digitalak eginiko bideoan ikus daiteke Les Preses-en eginiko saioaren laburpena.
Aurrez beste batzuk dakigun bezala, honelako esperientziak beti gogoan izaten dira eta espero dezagun gure gaztetxoek dantza munduan jarraitzeko indarra hartu izana.
Animo eta ia hurrengo asteburuan ere guztiok erantzuten dugun!

2011/04/10
ETORKIZUNA DANTZAN
Halaxe ikusi ahal izan genuen atzo Amaian. Taldetik igarotako hainbat kide ikusleen aulkietatik Kemenkide izango diren hurrengo kimuei begira, emozionaturik (batzuk onartu zuten gisan) eta urtean zehar hainbat eta hainbat dantza irakaslek eginiko lanaz disfrutatuz. Hau litzateke atzoko arratsaldearen laburpena, hau eta noski, azken asteetako ensaio orokorrak, egun osoko jarduna eta ongi merezitako iluntzea.
Zorionak guztioi, haur eta gazte! Gaur egungo gizarte estresatuan euskal dantzak ezagutu, eta hauekin gozatzea lortzen duzuen guztiok saria merezi duzue. Ia etorkizunean ere oholtza gainean ikusten zaituztegun! (gurekin batera noski).

2010/12/24
SAN TOMAS 2010
Beste behin ere euriak ez gintuen errespetatu! (batzuk batez ere, animo Kiel). Noiz hasiko ote dira lehorte gogorrak bizi dituzten herri horietatik dantzatzera joan gaitezen deitzen?. Izugarri ziurrak gara.
Beno, bustita baina alai behintzat. Gainera, aurtengoan ere Kemenekin estreinaldia izan da batzuentzat San Tomas egunekoa eta seguru gogoratuko dutela (arrazoi ezberdinengatik baina beno...).
Gildarrek jadanik argazkiak prest dituzte eta bideoa ere badago (hau zortea gurea, teknologiaren garaian ezin ezer ezkutatu!!!).
ARGAZKIAK
Ondo pasa gabonak eta primeran hasi urte berria.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)