Hala ere, Beskidy ingurua ezagutzeak merezi izan du. Azpiegitura ezinhobeak aurkitu ditugu bertan eta ikusleen emana eta jarrera ikusgarriak izan dira. Folklorearekiko azaltzen duten jakinmin eta maitasuna Euskal Herrian pixkat zabaltzea lortuko bagenu, gaitzerdi!.
Batzuentzat lehenengo nazioarteko jaialdia izan da eta aze estreinaldia izan duten, bederatzi egunetan zehar hamahiru dantza eta musika saio eskaini ditugu (noski jaialdiaren egitarau barnekoak soilik aipatuz, hemendik kanpo...).
Azken urtean ez bezala, aurreko urteetan abiaturiko autobuseko olinpiadak ere jokatu dira aurtengoan, bidaia arinago igarotzen lagundu dutelarik (eskerrak olinpiar batzordeari!!!).
Gainera bidaian bisitatu ahal izan ditugun lekuez gain, jaialdiak iraun duen bitartean ere turismo pixka bat egiteko aukera izan dugu. Krakobia eta askori ahaztezin egingo zaigun Auswitz, ezagutu ahal izan ditugu besteak beste.
Argazkiren bat ikusteko aukera HEMEN
Kuriositateren bat edo beste ere izan da eta autografo eta kamera ugariren artean ibiltzeaz gain, munduak gure dantza saioak zuzenean internet bidez ikusteko aukera paregabea izan du. Oraindik ere eskegita aurki ditzakezue ondorengo helbidean. HEMEN
Beno, hainbeste egun elkarri min gehiegi egin gabe igaro ondoren, gogoan izan behar dugu etxean ere egitekoak baditugula. Egutegia begiratu besterik ez dago hurrengo hitzorduen berri izateko, adi!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina