2009/07/28

KM-AK AUTOBUSEAN

Bai, bai, aurtengoan ere bai, aze ipurdiko mina!

Hilabeteak negoziatzen igaro ondoren azkenean aurtengoan ere nazioarteko dantza jaialdi batean parte hartzeko aukera izango dugu. Egia esan, negoziazioek erantzuna asko atzeratu dute eta hainbat eta hainbat taldekidek ezin izango du jaialdian parte hartu aurrez beste plangintza bat egin dutelako. Pena da, baina ziur hurrengo urteetan ere aukera ezberdinak izango ditugula!.


Bihar bertan abiatuko gara Polonia aldera eta 15 egun igaroko ditugu elkarrekin. Ai ama!!! Beldur pixka bat ere ematen du, ia ez dugun eztabaida handiegirik izaten. Badakigu honelakoetan nekea pilatuz joaten dela eta batzuetan erantzun etab.etan nabaritu egiten dela, baina aurrez hau guztia argi izanda lasaiago hartzen saiatu beharko dugu. Zer erremedio!


Bestalde, honelako jaialdiek aukera paregabea eskaintzen digute herrialde ezberdinak, kultura eta tradizio anitzak eta jende ugari ezagutzeko. Ahalik eta probetxu gehiena aterako diogula espero dugu!.
Beskidy aldera ez zoaztenek ere, gozatu zuen udaz eta ez ahaztu gainontzekoak. Gainera, itzuli bezain laister dantza saioa izango dugu Moskuko jaietan, erne ibili beraz!!!.

iruzkinik ez: