2009/09/30

IREKIERA EKITALDIA J.A LOIDI BIZKARRONDON

Dantza ikasturtea amaitu ez badugu ere, egoitza berriari ongi etorria eman eta atsedenerako denborarik gabe, lanean jarraitu beharra izan dugu, izan ere, urriaren 3an eta 11an saioak baititugu BaraƱain eta Arrangoitzen.
Irekiera ekitaldi xumea antolatu genuen, baina tartean-tartean pertsonaia "garrantzitsuak" ere izan genituen gurekin. Taldearen sorrera eta bilakaeran garrantzia handia izandako jende ugari eta noski oraina eta etorkizuna irudikatzen duten hainbat gaztetxo eta haur ere bai. Guztiok izan genuen egoitza berria ikusi eta ekidin ezinak diren alderaketak egiteko aukera.
Hurrengo egunean prentsan ohiartzunik izan ez zuenik ezin uka!.

iruzkinik ez: