2011/09/05

DANTZA ESKOLA

Eskubiko zutabean Gildarrek ateratzen dizkiguten argazki zoragarriak ikustea besterik ez dago, etorkizunean ere dantza talde indartsu bat izaten jarraitzeko asmoa sendotzeko. Honetarako noski harrobia zaindu behar. 5-6 urtetatik dantzaz gozatzen hasiriko haurrek 15-16rekin hala segi dezaten, aurten ere haurrentzako dantza eskola habian jarriko dugu. Beraz, gogorarazi inguruko guztiei, 5 urtetatik gorako edozein haurrek gurera etorri nahi balu, orain du izena-emateko epea, irailaren 1etik 15era bitarte. Zabaldu berria!!!

2011/08/29

ASTE NAGUSIA 2011

Udarak nekagarriak izaten dira dantza taldeontzat, baina baita probetxuzkoak ere, horretan zalantzarik ez izan.
Badira sei urte Donostiako aste nagusian azkenengoz dantzatu genuenetik eta halako zirrara berezi bat sortarazten duenik ezin uka. Aurtengoan ere nabaria zen taldekideen artean urduritasun eta emozioa. Askorentzat Konstituzio plazan dantzatzen zuen lehen aldia zen, baina espero dezagun azkena ez izatea!
Saioa txukun joan zen eta honen lekukotza ondorengo bideo laburpen eroan (bai badakit kalitatea ez dela oso ona, baina hainbeste laburtu beharrak hori du) biltzen saiatu gara.




ZORIONAK GUZTIOI ETA SEGI LANEAN! Uda ez da bukatu eta irailaren 10ean berriro ere hankak astinduko ditugu Bermeon.

2011/08/05

SCHAGEN NAZIOARTEKO DANTZA JAIALDIA

Aurten ere ibili gara ba (beno, gara edo...).
Ikusten denez dantza pixka bat egitearen aitzakian beste behin ere primeran pasa dute kemenkideek.
Irudietan garbi ikusten da gipuzkoarrak beti gipuzkoar garela, baita zuberoako, bizkaiko edo zer esanik ez nafarroako dantzak eginez ere!. Hola, hola, segi beti bezain tente eta fin!.




2011/08/01

MARBOLENY-KEMEN

Pasa den asteburu honetan bertan izan ditugu Girona ingurutik etorririko gaztetxoak gure artean. Hona hemen eskainiriko dantzen aletxo bat.

2011/07/25

NIT DE DANSA TRADICIONAL

Asteburu honetan gure haurrek Les Preses herria bisitatu dute. Bertako "Barretines de Marboleny Escola de les Preses", dantza taldearekin batera dantza saio bat eskaini eta Gironako umeekin egun politak igaro ahal izan dituzte.
Barretines de Marboleny-ko dantzariek hurrengo asteburuan egingo digute bisita, uztailaren 30ean arratsaldeko 18:00tan Erreginaren baluartean beraien dantzak gure harrobiko gaztetxoek eginikoekin batera ikusgai izango ditugularik.

elGarrotxi agerkari digitalak eginiko bideoan ikus daiteke Les Preses-en eginiko saioaren laburpena.



Aurrez beste batzuk dakigun bezala, honelako esperientziak beti gogoan izaten dira eta espero dezagun gure gaztetxoek dantza munduan jarraitzeko indarra hartu izana.
Animo eta ia hurrengo asteburuan ere guztiok erantzuten dugun!

2011/06/29

2011/06/26

SOKA DANTZA



2011/05/31

OIER ARAOLAZA (ELGOIBAR, 1972)


Dantzaria eta dantza alorreko sustatzaile eta kudeatzailea da. Informazio Zientzietan (1995) eta Gizarte eta Kulturazko Antropologian (2001) lizentziatua, Musikologiako doktorego ikastaroak egin ditu (2005) eta Artearen Historian Ikertzaile nahikotasuna eta ikasketa aurreratuen agiria (2010) eskuratu ditu.
Eibarko Kezka, Elgoibarko Haritz eta Donostiako Argia dantzari taldeetan aritzen da dantzan, eta dantzan.com elkartearen kudeatzailea da.
ETBn kultura alorrean, Elhuyar Fundazioan zientzia dibulgazioan eta dantzan.com-en dantza komunikazioan aritu da lanean azken urteotan. Dantzan Ikasi formakuntza programa gidatzen du eta Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da.
Eibarko kezka dantza taldearekin tradizioa eta sorkuntza uztartzen dituzten Arrateko Amaren dantzak (2005) eta Koko-dantzak (2008) tradizio koreografiko berriak bultzatu ditu.

HONDARRIBIA DANTZAN V

Bost urte badira zerbait, ezta?
Ai ama zein azkar pasatzen diren urteak.
Beno harira!.
Aurtengo Hondarribia Dantzanen egitaraua ahal bezain osatu eta interesgarriena egiten saiatu gara (urtero legez), orain ikus-entzule guztion esku dago hori epaitzea.
Aurtengoan inauteriak izango ditugu ardatz.

- Maiatzaren 30etik ekainaren 3ra Larrain dantza ikastaroa Jostaldi pilotalekuan 19:00-20:30.

- Ekainaren 2an hitzaldia udaletxeko areto na
gusian 19:30ean.
Hizlaria: Oier Araolaza

Hitzaldiaren izenburua: "Ezpata-dantzak eta inauteriak, tradizio zaharrak eta festa berriak".

- Ekainaren 4ean:

Dantza taldeen saioak: 18:00tik aurrera Hondarribiko kaleetan, 19:00tan Sta. Maria Madalena plazan.

Amezketako dantzariak
Antzuolako Oinarin
Garaziko Garaztarrak
Muskildiko dantzariak
Antzuolako Sorgin dantza
  • Erromeria, Santa Maria Madalenan 20:30-22:30.

- Ekainaren 5ean:
Gazteenak dantzan: Kemen, Adaxka, Talaia. 12:00tatik aurrera

2011/04/10

ETORKIZUNA DANTZAN

Halaxe ikusi ahal izan genuen atzo Amaian. Taldetik igarotako hainbat kide ikusleen aulkietatik Kemenkide izango diren hurrengo kimuei begira, emozionaturik (batzuk onartu zuten gisan) eta urtean zehar hainbat eta hainbat dantza irakaslek eginiko lanaz disfrutatuz. Hau litzateke atzoko arratsaldearen laburpena, hau eta noski, azken asteetako ensaio orokorrak, egun osoko jarduna eta ongi merezitako iluntzea.
Zorionak guztioi, haur eta gazte! Gaur egungo gizarte estresatuan euskal dantzak ezagutu, eta hauekin gozatzea lortzen duzuen guztiok saria merezi duzue. Ia etorkizunean ere oholtza gainean ikusten zaituztegun! (gurekin batera noski).

2011/03/16

INAUTERIAK 2011

Inauteri asteburua izan genuen aurrekoa.

Larunbata, eguzkitsu esnatu zen eta goizeko lehen orduetatik inauteri usaina nabaria zen Irun txoko ezberdinetan.

Goizeko 10.00tan lokalean geratu ginen azken ukitu eta ensaioak egiteko eta 11.30tarako txintxo-txintxo Pio XII plazan ginen inauteriko partaide guztiak, momotxorro, sorgin, itzain, aza landatzaile, hazi ereile, ijito … Irungo kaleetatik inauteriaren poz eta alaitasuna zabaltzeko asmoz.

Txistulari, dultzaina eta fanfarreaz lagundurik Pio XII plazatik Erromes plazaraino dagoen bidea bete genuen, hainbat geldialdi eginez, Altsasuko zortzikoa eta beste hainbat dantza ekitaldia ikustera etorritako jendeari erakusteko.


Kemeneko dantzari eta musikariez gain, Adaxka dantza taldeko, Eguzkitza, Elatzeta eta Talaiako haurrek parte hartu zuten. Honez gain hainbat musikariren laguntza ere izan genuen.



12.00etan hasitako bidea 13.30ak aldera amaiatu genuen Erromes plazan, momotxorro, polka pik, fandango eta arin-arina dantzatuz.

Haur talde bakoitzak bere monitoreekin argazkia egin eta gero, Kemeneko talde argazkia atera genuen eta zaharren egoitzara abiatu ginen eguneko azken “saioa” egiteko, eta haiei ere asteburua alaitzeko.


Igandea ere, larunbataren antzera eguzkitsu esnatu zen. Honek aurreko eguneko parrandaren neke eta ajea eramangarriagoak egin zituen.

9.00tan lokalean geratu, kotxeak hartu eta Olaberriarantz abiatu ginen. Cristina eta Aneren etxean indarrak hartu genituen madalenak eta pastak gosalduz eta bidean aurrera jarraitu genuen fandango eta arin-arin gehiago dantzatuz.

12.00ak aldera hamaiketakoa egin genuen, salda eta txorizo pintxoa, deskantsatu eta berriz indarrak hartzeko eta argazkia atera genuen parking ondoko baserri polit baten atarian.

Behin argazkia aterata, aurrera jarraitu genuen geratzen ziren baserrietan dantzatzeko eta kosta bazitzaigun ere azkenean lokalera iritis ginen.


Goizeko dantza guztien ondoren merezitako bazkaria egin genuen Erlaitz elkartean.

Egilea: Ane Estonba

DENBORAPASA BERRIA

Aspertuta bazaude edo nagusiarekin nazkatuta burua beste zerbaitetan lanean jarri nahi baduzu, sakatu beheko irudi maitagarrian eta ondoren scatter aukeratu. Zorte on!!!

preview

2011/03/11

2011/03/02

MOMOTXORROEN KONDAIRA

Ipuinaren egilea: Ane Beloki
Marrazkigilea: Ane Unanue

2011/02/28

Kautereak


Inauteriak baino astebete lehenago egin ohi dugun bezala, aurten ere kautereen dantza egin dugu, euri, barre-algara, salto eta brinkoen artean Irungo kaleak alaituz.

2011/01/16

EUSKAL HERRI INAUTERIA

Jarraian Euskal herri inauteri ekimenean parte hartzeko mozorroen argazki ezberdinak ikusgai dituzue. Pertsonaia berezi hauek eta beste hainbatek Irungo kaleak alaituko dituzte eta inauteriko kaosa zabaldu martxoaren 5ean.


MOMOTXORROAK



ITZAINAK IDIEKIN



SORGINAK



AZA LANDATZAILEA


2011/01/09

MUGARIK EZ GURE BURUEI

Bai, batzuetan nekatuta egon gaitezke, gogorik gabe, haserre edo triste... Baina, benetan egiten duguna gustoko badugu eta barnetik egiteko gai bagara, zeinek ezartzen dizkigu mugak?.




Argi dago egin nahi ditugunak egiteko muga nagusia gu geu garela gehienetan.
Baina mesedez, ez ikusi falta zaiena soilik, adierazi nahi dutena baizik. Gorputz-adar guztiak ditugunok, gai al gara honela dantzatzeko, honela espresatzeko?.

Urte berri honetan, apurtu gorputzaren mugak eta sentitu egiten duzuna!.

2011/01/03



2011ko urtarrilaren 2a

Urtea ondo hasteko, beti bezala, futbol partidua antolatu dugu Kemenen. Bai, dantzariak izan arren, futbolean ere badakigu!

Taldeak ere betiko moduan egin ditugu, zaharrak alde batetik eta gazteak bestetik.Gazteen taldeko partaideak 15-25 urteko dantzariak izan gara, eta zaharrak hortik aurrerakoak. 15 bat persona egon gara talde bakoitzeko, eta aurten, beste urteetan ez bezala, neska “dexentek” jokatu dugu, bostek hain zuzen ere, izan ere urte askotan Aiorak bakarrik jokatu izan du.

Partidua oso interesgarria izan da une oro, eta lesionatu bat edo beste egon da. Haien artean Eneko, zeinek hankean hartutako minarengatik jolasteari utzi behar izan dion. Lehen denboran gol bakarra egon da, zaharren taldeko Hodeirena. Gazteen taldea Nestorren Idiazabal gaztarekin animatu gara eta bigarren zatian postuen antolaketa aldaketari esker askoz hobe jokatu dugu. Segituan etorri da Kielen gola, eta honek zaharren taldekoak urduritu ditu. Markagailua 1-1 zegoen, eta sekulako tentsioa. Inork espero ez zuenean, ezta gazteen taldeko defentsa eta atezain bikainek ere, Bittorrek sekulako gola sartu du. Hori izan da partiduaren emaitza 2-1 zaharren alde. Zaharrek gazteen moduan ospatu dute garaipena, eta bukatzeko talde osoaren argazkia atera dugu. Partiduan, nahiz eta zelaira sartzeko aukerarik ez izan, animatzen egon diren Kemeneko lagunak egon dira.


Dutxa on baten ondoren, taldeko 50 bat pertsona elkartu gara Hondarribiako Olagarro elkartean bazkaltzeko.

P.D: Kontuz ibili zaharrak, hurrengo urtean irabazteko entrenamenduak egingo ditugu eta!