2011/01/03



2011ko urtarrilaren 2a

Urtea ondo hasteko, beti bezala, futbol partidua antolatu dugu Kemenen. Bai, dantzariak izan arren, futbolean ere badakigu!

Taldeak ere betiko moduan egin ditugu, zaharrak alde batetik eta gazteak bestetik.Gazteen taldeko partaideak 15-25 urteko dantzariak izan gara, eta zaharrak hortik aurrerakoak. 15 bat persona egon gara talde bakoitzeko, eta aurten, beste urteetan ez bezala, neska “dexentek” jokatu dugu, bostek hain zuzen ere, izan ere urte askotan Aiorak bakarrik jokatu izan du.

Partidua oso interesgarria izan da une oro, eta lesionatu bat edo beste egon da. Haien artean Eneko, zeinek hankean hartutako minarengatik jolasteari utzi behar izan dion. Lehen denboran gol bakarra egon da, zaharren taldeko Hodeirena. Gazteen taldea Nestorren Idiazabal gaztarekin animatu gara eta bigarren zatian postuen antolaketa aldaketari esker askoz hobe jokatu dugu. Segituan etorri da Kielen gola, eta honek zaharren taldekoak urduritu ditu. Markagailua 1-1 zegoen, eta sekulako tentsioa. Inork espero ez zuenean, ezta gazteen taldeko defentsa eta atezain bikainek ere, Bittorrek sekulako gola sartu du. Hori izan da partiduaren emaitza 2-1 zaharren alde. Zaharrek gazteen moduan ospatu dute garaipena, eta bukatzeko talde osoaren argazkia atera dugu. Partiduan, nahiz eta zelaira sartzeko aukerarik ez izan, animatzen egon diren Kemeneko lagunak egon dira.


Dutxa on baten ondoren, taldeko 50 bat pertsona elkartu gara Hondarribiako Olagarro elkartean bazkaltzeko.

P.D: Kontuz ibili zaharrak, hurrengo urtean irabazteko entrenamenduak egingo ditugu eta!

iruzkinik ez: