2009/06/25

AZKEN ARGAZKIAK

Pasa berri dugun igandeko IRUNGO TXISTULARIEN ALARDEKO eta San Juan bezperako SOKA DANTZAKO argazki sorta ederrak prestatu dizkigu Ane Gilek. GOZATU!!!



2009/06/18

BERO SAPA OÑATIN

Igandea Oñati aldean igaro genuen taldekideok ederki jabetu ginen bai, zer nolako izerdi uholdea bota behar izan zuten Oñatz dantza taldeko bederatzi dantzariek. Egun osoa gora eta behera igaro zuten, santuak lagunduaz eta arratsaldean plazan ia ordu beteko saioa eskainiz. Gorputz eguneko ospakizunek, baldintza fisiko ezin hobeak izatera derrigortzen dituzte dantzariak, bai jauna!
Dena den, kezka edo pena txiki bat badut. Izan ere, goizeko prozesioa herritar ugarik jarraitu zuten arren, arratsaldeko saioan hutsuneak nabari ziren hesiaren inguruan eta honek harritu egin ninduen. Behingoagatik ondorio sakonik ezin dugu atera, baina zer pentsatu behintzat eman dit!.

Gure aldetik berriz, egun polita igaro genuelakoan nago eta hurrengo ikasturtean ere taldeak honelako txango ludiko-pedagogiko berri bat antolatu beharko lukeela iruditzen zait. Hala ere, oraindik asko falta da eta gaur-gaurkoz ekainari bete-betean heldu beharko diogu. Animo, urteroko moduan saio ugari pilatzen baitzaizkigu garai honetan eta guk ere baldintza fisiko zein psikologiko onak izan beharko baititugu.