2009/09/30

IREKIERA EKITALDIA J.A LOIDI BIZKARRONDON

Dantza ikasturtea amaitu ez badugu ere, egoitza berriari ongi etorria eman eta atsedenerako denborarik gabe, lanean jarraitu beharra izan dugu, izan ere, urriaren 3an eta 11an saioak baititugu Barañain eta Arrangoitzen.
Irekiera ekitaldi xumea antolatu genuen, baina tartean-tartean pertsonaia "garrantzitsuak" ere izan genituen gurekin. Taldearen sorrera eta bilakaeran garrantzia handia izandako jende ugari eta noski oraina eta etorkizuna irudikatzen duten hainbat gaztetxo eta haur ere bai. Guztiok izan genuen egoitza berria ikusi eta ekidin ezinak diren alderaketak egiteko aukera.
Hurrengo egunean prentsan ohiartzunik izan ez zuenik ezin uka!.

SAN FERMIN TXIKITO


Badira urte batzuk Iruñeko Ortzadar taldearekin harremanetan gaudena eta San Fermin Txiki ospatzeko hauek eginiko gonbidapenari erantzun bikaina eman diogu aurtengoan. Gonbidatu gintuzten lehen urtean jende gutxixko animatu baginen ere, orduz geroztik eginiko propagandaren eraginez, pasa den asteburuan, autobusa bete taldekide elkartu ginen Iruñean. Kalez-kaleko (hau da, tabernaz-tabernako) musika eta dantza ibilalditxoaren ondoren, Ortzadarreko kideez gain, Larrañe, Garaztarrak eta Galdakaoko Andra Marikoekin batera bazkaltzeko aukera beroa izan genuen.




Ondorengoak idazteko baino bizitzeko egokiagoak direnez, Ortzadarreko kideei ESKERRAK emanez amaituko dugu oraingoz, hurrengo urtean gehiago...


Irudiak testigu, zuek epaitu!



2009/09/07

AGUR ETA ONGI ETORRI!


28 urtez Izaga kalean ensaiatu, afaldu, bildu, lo, gosaldu... egin ondoren, merezi bezalako agurra eman diogu gure lokal xaharrari. Ordu asko igaro izan ditugu bertan eta iritsi zaigu hurrenarte esateko ordua. Ezin uka malkotxoren bat edo beste begi ertzera hurbildu zitzaigunik, baina J.A Loidi Bizkarrondoko lokal berrira joateak sortarazten digun zirrarak malenkonia ahazten lagunduko digu.


Azken asteetan hara-honako lan ugari izan ditugu eta gaur egun mugitu beharreko zenbait gauzatxo besterik ez zaizkigu falta. Izan ere, egoitza berria aurreko astean bertan estreinatu genuela esan dezakegu, haurrekin dantza irakasle lanetan jardun ahal izateko ikastaroa eginez. Azken urteetan ikastolan haurrekin lanean dihardutenen eskutik urtez-urteko programazioa aztertu eta dantzen bateratze lanetan aritu ginen. Ez da hasiera txarra!

Hala ere, eta honelako aukera batek gutxiago merezi ez duelako, irailaren 18an egoitzaren irekiera ofiziala ospatzekotan gara, gonbidatu eta lunch eta guzti, noski!

Hemendik aurrera guztia dugu egiteko, Biterin abiatu, Izagan sendotu eta Loidin jarraipena izango duen sokari segida emanez.