2010/02/14

INAUTERI ASTEBURUA


Asteburu lanpetua izan da aurtengo inauterietakoa Kemeneko dantzari, zein musikarientzat.

Larunbat goizean, Euskal Inauterien tradizioa gogoratzeko, Irungo kaleak euskal dantza, musika eta kolorez alaitu genituen. Kemeneko dantzari eta musikariok, gure harrobia osatzen duten beste hainbat haur eta gazterekin batera, eta baita Ziripot, Miel Otxin, Zaldiko eta perratzaileekin batera, Lantzeko Inauterietako dantzak antzeztu genituen. Irungo Pio XII plazatik Erromes plazarainoko bidean, Lantzeko dantza, kalejira, fandango eta arin-arinekin berotu genuen larunbateko goiz hotza.

Gainera, tradizioarekin jarraituz, inauteri igandea Puska Biltze eguna izaten dugu. Goizean goiz, bederatzietan, Kemeneko lokaletik irten eta Olaberriara bidean goaz Kemeneko dantzariak, baserriz baserri, urteroko ohitura den bezala, gure dantza eta musikarekin auzoa girotzera. Behin dantzaldia amaitutakoan, bazkari goxo bat izan ohi dugu gure zain.

Urtero bezala, Kemen Dantza Taldetik gonbidapena luzatzen dizuegu, inauteriez gozatu nahi duzuen guztioi, gurekin batera, ekintza hauetan parte har dezazuen.

1 iruzkin:

Aitziber erabiltzaileak esan du...

Azkenean, ez gaude hilik!
Izugarri pozten nau jendeak parte hartzeak, ia gero eta gehiago animatzen garen!!! Animo marketingggg.