Zer
litzateke oraina iraganik gabe?. Berrogei urtez lanean diharduen
taldeak ezin ba aurrera egin noizbehinka atzera begiratu gabe.
Berrogei urte, berrogei bizipen eta noski berrogei maisu. Guztiak
izendatzea ezinezko litzatekeen arren, hauetako batzuen laguntzaz
denak gogoan izan nahi ditugu, bai talde barnean dantza-maisu lanetan
ariturikoak baita Euskal Herriko txoko ezberdinetan ezagutu eta
lagundu izan gaituztenak ere. Mila esker guztioi gure ohiturekiko
erakutsiriko begirune eta maitasunagatik!
Hauxe da "Gure maisuak" ikuskizunaren iruzkina eta egia esan aurreko ostiralean aukera berezia izan genuen ikusle guztien aurrean esker on hau adierazteko. Ezin esan emozio desberdinez beteriko saioa izan ez zenik, leku eta une berezia, hainbat historiko gurekin oholtzan, inoiz ahaztuko ez diren gertaeratxoak... denetik izan zuen.
Aurtengo urteurren ospakizunekin jarraituz deskantsurik ez dugu eta hurrengo larunbatean Euskal Jiran aterako gara. Gurekin dantzan ibili nahi duen orori gonbidapena luzatzea besterik ez zaigu geratzen!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina