2012/02/20

INAUTERIAK 2012

Iritsi bezain azkar joan zaizkigu inauteriak.

Aurreko astean iada hasi ginen motorrak berotzen aurtengo inauterietarako. Larunbat arratsaldean, kauterak iritsi ziren Irunera Hungariatik bidai luzea egin ondoren. Eta gu han izan ginen gure dantzekin ijito hungariarren ezkontzan giroa pixka bat berotzeko, izugarrizko hotza egiten baitzuen.


Asteburu honetan berriz inauterietako ekitaldi nagusienak izan ditugu. Larunbat goizean, hirugarren urtez iada, Euskal Herri inauteria ospatu genuen Irungo kaleetan zehar. Eguraldi politak lagundurik egin genuen Pio XII. plazatik Erromes plazara dagoen bidea Lapurdiko aratusteen zati bat ezagutzera emanez.

250 bat pertsona, haur, gazte eta heldu elkartu ginen eta Saltarintxo, Zapatari dantza, Ostalerrak eta Lapurdiko polka dantzak eskaini genituen kaleetan zehar bildu zen jende ugariarentzat.

Desfilean Lapurdiko inauteriko pertsonaiak ikusteko aukera izan genuen, hala nola, Kotilun gorriak, Kaskarotak, Ponpierrak eta hartza (haur guztien arreta deitu zuena)


Igandean aldiz, urtero-urtero bezala, Puska Biltzea egin genuen Olaberria auzoan zehar. Eguraldia kasu honetan ez zen gure aldeko azaldu eta goizean goizetik laino beltzek zerua estali zuten, eta baserriz baserrirako bidea euri zaparradek lagundurik egin genuen.

Betiko moduan eta ohitura onei eutsirik eguerdian bazkaria egin genuen. Dena primerakoa zegoen, zorionak eta eskerrik asko sukaldariei!


Ahaztu gabe, zorionak bikote taldeko guztien partez, disfrutatu hemendik aurrerakoaz!!

2 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Apa kemen!
Ikusten dut ongi pasatzen jarraitzen duzuela!
Bartzelona aldetik dena ongi eta bueltatzeko gogokin egia esan. Aste santuan noa, ea zer moduz ikusten zaituztedan.
Beno konten jarraitu eta besarkada bat!

Aio familia!!
Narbarte.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

aupa hasier!!
inauteri oso onak, bai horixee!!
gora inauteriak!