2012/01/22

GABONAK 2011-2012

2012ari hasiera polita emateko, pasa berri ditugun gabonetako egunen kronika bat egitera gatoz.

Lehenik eta behin, Santo Tomas eguneko ekitadia aipatu behar dugu. Bertan egon ginenok ondo gogoratzen dugun bezala, eguraldia ez zen batere atsegina izan. Hala ere, taula irristakorraren gainean eta plazako putzu tartean ibili ginen Biasteriko dantzak eta Larrain dantza erakutsiz.



Gabon egunean, iada urteroko ohitura den bezala, Olaberria auzoan zehar ibili ginen kantuan. Baserriz baserri Hemen heldu gerade, Gaueko izar eta Oi Belen abestu genuen eta aurtengoan, dantza ere egin genuen, fandango eta arin arina dantzatu genizkion Olentzerori, menditik auzoko haurren gutunak jasotzera Olaberriara jeitsi zenean.

Honez gain eta 2012a sartu berritan Kemeneko futbol partidua izan genuen.
Goizeko 9etan geratu ginen Landetxako futbol zelaiean eta hasieran nahiko gutxi izan arren azkenean 24 jokalari elkartu ginen (hurrengo urterako ea jende gehiago animatzen den!!!!)

Lehenengo zati hasieratik gazteek haien nagusitasuna erakutsi zuten eta minutu gutxitan 5-0 emaitza ezarri zuten markagailuan. Lehen zatian, gazteak izan ziren nagusi.
Atsedenaldia iritsi zenerako 7-0, gazteak ari ziren gailentzen eta buelta ematea zaila izan arren, bigarren zatia hasi zenean, helduek indarrak berreskuratuta, gogotsu ekin zioten.
Hala ere, nahiz eta bigarren zatia borrokatuagoa izan zen, ezin izan zuten gazteen gol festa moztu eta azkenerako 13-0 emaitzarekin amaitu zen partida.

Golegileak: Denis (4), Ander eta Mikel Heguy (5 bien artean), Odei (1), Eñaut (1), Beñat (1, jokaldi ikusgarri baten ondoren) eta Iker (1)


iruzkinik ez: