2011/04/10

ETORKIZUNA DANTZAN

Halaxe ikusi ahal izan genuen atzo Amaian. Taldetik igarotako hainbat kide ikusleen aulkietatik Kemenkide izango diren hurrengo kimuei begira, emozionaturik (batzuk onartu zuten gisan) eta urtean zehar hainbat eta hainbat dantza irakaslek eginiko lanaz disfrutatuz. Hau litzateke atzoko arratsaldearen laburpena, hau eta noski, azken asteetako ensaio orokorrak, egun osoko jarduna eta ongi merezitako iluntzea.
Zorionak guztioi, haur eta gazte! Gaur egungo gizarte estresatuan euskal dantzak ezagutu, eta hauekin gozatzea lortzen duzuen guztiok saria merezi duzue. Ia etorkizunean ere oholtza gainean ikusten zaituztegun! (gurekin batera noski).

1 iruzkin:

Marga erabiltzaileak esan du...

Eskerrik asko denakeri egiten duzuen lanarengatik. Eskerrik asko Ekain talde batean sartu duzuelako eta hain denbora gutxian horrenbeste erakutsi eta gozarazteko aukera eman diozuelako. Eskerrik asko egiten duzuen lana plazaratu eta horrelako ekitaldi ederra antolatzen duzuelako. Zorionak!