Cortesko paloteadoa irailaren 29an ospatzen da Mikel deunaren omenez. Goizeko prozesioaren ondoren, arratsaldez, herriko plazan paloteadoa egiten da, bertan dantzak eta antzezlan zatiak tartekatuz urteko herriko gora-behera guztiak taularatzen dira, beti Erriberako umore puntu fina bertso eta hitz guztien gatza eta piperra izanik. Taula gainean hamasei dantzariekin batera Mayorala, Rabadana, Deabrua eta Aingerua ditugu. Dantzariek tartekatzen dituzten dantzak bost dira: Cortesias, Pasacalles, Jota, Vals eta Trenzadoa (sinplea eta bikoitza).

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina