2008/08/07

AGUR, AGUR, AGUR.......GOAZ

Hurrengo asteartean goizean goiz abiatzekoak gara Hungaria aldera. Azken asteetan urduritasun berezia soma daiteke, batez ere taldekide batzuengan. Izan ere, askorentzat nazioarteko dantza jaialdi batean parte hartuko duten lehen aldia izango da. Honelako esperientzia batek aukera ugari eman ohi ditu, herrialde berriak ezagutzeaz gain jendearekin harremanak indartuz.
Nazioarteko jaialdi batek lan ugari ere eskatu ohi du, azken asteetako ensaio orduek argi adierazten duten moduan. Gainera, aurtengo jaialdia berezia izango da, izan ere Euskal Herriaren izena eta izana inolako oztoporik gabe aldarrikatzeko aukera emango baitigu, gure dantzak erakusteko aukera ugariiiii emateaz gain.
Jaialdiaren inguruko informazioa ikusi nahi duenarentzat hona hemen lotura bat: INFORMAZIOA



Irun-Sarvar map


Eginiko lanaren emaitzak jaso eta gure arteko hika-mikak ahalik eta txikienak izatea espero dugu.
Elkarren berri izango dugu, ahal izanez gero Hungariatik.

1 iruzkin:

Asier erabiltzaileak esan du...

Bidai ona euki dezazutela!
Albiste ona Kemen euskaldun bezala aurkezten dala. Zorionak!!