2008ko San Juan bezpera Kemenen urrezko orrietara igaro da zuzenean. Aurreskularia plazaren aurrekalderaino iritsi zenean hainbat taldekide arkupe azpian zeuden oraindik beraien unea noiz iritsiko zain. Izan ere taldearen 35 urteetan zehar dantzari izandako hainbat eta hainbat elkartu ginen sokan urteurrena ospatzeko asmoz.
33 bikotez osaturiko soka ederra ikus zitekeen plazaren inguruan eta beste hainbat taldekideren parte hartzearekin osaturiko fandango, arin-arin eta kalejira alaiarekin bat baino gehiagoren kirioak dantzan jartzea lortu zen atzo iluntzean.
Beste behin ere, dantzak, folkloreak eta gure herriko ohiturek adin eta izaera anitzeko jendea batzeko gai direla erakutsi zuten, soka dantzaren ondoren ateratako argazki, eginiko hitz aspertu eta nola ez afaritxoak garbi adierazten duten moduan.
Sentimendu eta emozio ugariz beteriko ilunabarra izan genuen, ez lotsak ez euriak zapuzterik izan ez zutena.
Eskerrak dantzatuaz, ikusiaz edo taldearentzat hain handia den egun honetan pentsatuaz lagundu zenuten guztioi.
2008/06/24
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
6 iruzkin:
Pena denok ez ginela parte hartzera deituak izan, hainbeste urtez dantzatu eta gero.
nor zea? anonimo bezala idazten baldin baduzu, nola espero duzu berriz ere gauz berdina ez pasatzia?
AKER
Barkatu, ez nau sinadura automatikoki hartu. Borra cookies y te sacarĂ¡n cantares ;)
badaezpada...
Eneko
Lekuona?
Por zierto, etb1 euskal dantza buruzko dokumental bat botatzen ari dia momentu honetan.
AKER
Ez dakit joku honetan sartu beharko nukeen, baina azalpen labur batzuk emateko beharrean sentitzen naiz.
Asko sentitzen dugu deialdia taldetik igarotako jende guztiarengana ez iritsi izana, baina argi geratzea nahiko nuke gure aldetik saiakera egin dugula. Batetik, e-posta zerrenda luze bat dugu (ez noski taldekide guztiak adinakoa, nahiz eta osatzen saiatzen ari garen) eta bertara deialdia eginez mezua bidali genuen aurreko egunetan, bestetik, prentsan ager zedin ere saiatu gara (beraiek nahi izan dutena egin dute, baina guk iragarkia bidali genuen behintzat) eta azkenik, ahoz-ahoko lana egiten ere saiatu gara.
Badakigu honelako zerbait antolatzen denean jendea mintzeko aukera egon daitekeela, baina argi utzi nahiko genuke gure asmoa ez dela inolaz ere hori izan.
Gure aldetik barkamena eskatu eta hurrengoetarako zuek guztiokin kontatzen jarraitu nahiko genukeela oroitaraztea besterik ez.
Mila esker
Aitziber
Aitziber, ez dakit non ikusten duzun jokua. Beste denarekin ados, hainbeste jenderekin horrelako gauzak gerta daitezke baina horrek ez du kentzen hasera batean mindua sentitzea, gero... dena pasatzen da.
Ea udazkeneko bazkariko deialdia ez dudan galtzen.
ondo segi.
Argitaratu iruzkina