Aurreko igandean ospatutako urteroko batzar
orokorraren ondoren, hasiera eman diogu 2012-2013 ikasturteari. Eta aurtengoa
ikasturte berezia izango da, Kemen Dantza Taldearen 40. urteurrena baita.
Hau ospatzeko, hamaika ekitaldi aurrera eraman
nahi ditugu. Ea guztion parte-hartzearekin denak martxan jartzea lortzen dugun
eta denon artean urte ahaztezina bizitzen dugun dantzaren inguruan.
Blogaren bidez, ospatuko diren ekitaldi
guztien berri ematen saiatuko gara aldez aurretik, ahalik eta jende gehienak
parte hartzeko edo bertaratzeko aukera izan dezan.
Besterik gabe… hasi dezagun ospakizuna!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina