Abentura
abuztuaren 19an hasi genuen, Irundik autobusa hartuta 22 ordu aurretik, gaua
barne, Innsbruckeraino iritsi arte. Hori bai, pelikula, karta eta Tribialarekin
bidea arinagoa egitea lortu genuen.
Innsbruck
bixitatu eta hurrengo goizean, berriz autobusa hartu eta Vienara joan ginen,
Peio eta Naiararen bila (gure taldean ere mailak eta mailak daude). Behin hauek
jasota Suboticarantz abiatu ginen, gure bidaiaren helmugarantz.
Subotican 5 egun
pasa genituen, bertako dantza jaialdian parte hartzeko. Gure taldeaz gain,
Latvia, Mexiko, Costa Rica (“Mi Punta Arena”), Italia eta Errusiako taldeak
zeuden.
Dantza dezente
egin genuen (bai aktuaziotan eta baita gauetan ere) eta beroa pasa ere… zer zen
hori! Autobuseko termometroak ere “nahiko” esaten zuen eta tenperatura altu
hoiek markatzeaz paso egiten zuen.
Suboticaz gain,
beste bi herritan ere dantzatu genuen eta aktuazioetan hamaika istorio gertatu
zitzaizkigun: asma atakeak, erorketak eta botakak gure errepertorioaren zati
izan ziren jaialdi hartan. Hala ere, dantza ikuskizun txukun askoak eskeini
genituen eta Gipuzkoa, Nafarroa, Bizkaia, Lapurdi eta Zuberoako folklorearen zati
bat bertakoei erakutsi.
Horrez gain,
dantza ikastaro gaua ere izan genuen. Txulalai, Maiako Esku Dantza eta Polka Pik
erakutsi genizkien beste dantza taldeei. Eta gure parrandako dantza
errepertorioaz gozatzeko aukera ere izan zuten. Gainera, gure taldeko
hainbatek, Errusiako eta Costa Ricaco dantzak egiten ere maila polita erakutsi
zuten.
Hala ere, dena ez
zen dantza izan eta zooan izan ginen, arratsalde bat pistinan pasa genuen “a
remojo” eta Danubioko hondartza batean bainatzeko aukera ere izan genuen.
5 egun horiek
pasata etxera itzultzeko garaia iritsi zen baina Irunera iritsi aurretik
hainbat geldialdi egin genituen bidean. Lehenengoa Sarajevon, non duela 20 urteko
gerraren aztarnak oraindik nabaritzen diren. Ondoren, Mostarren izan ginen
bertako zubia ikusteko. Esan behar da zubia ikusterakoan ez genuela turisten
agobiorik izan, ez genuen kalean inor ere gurutzatu. Agian goizeko 4.30etan
ikusi genuelako izango al zen…?
Hurrengo goizean
Dubrovnik-en esnatu ginen. Bertako harresi gainetik alde zaharrari buelta eman
ondoren, urdin turkesa koloreko itsasoaren aldera ematen zuen terrazatxoan
zerbait hartu genuen, eta hainbatek ez zuten ur horietan bainatzeko aukera galdu.
Portuan bazkaldu eta berriro ere autobusean Splitera joan ginen ferria
hartzera. Afaria eta mus txapelketaren ondoren, Anconako (Italia) uretan esnatu
ginen egunsenti polit batekin.
Handik Genovara
joan ginen. bertan bazkaltzeko geldialdia egin, eta autobusera igo ginen
berriro, gure azken helmugaraino iritsi arte, Irunera.
Datorren urteko
bidaiaren zain gaude iada …
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina