2012/08/16

UDA AURRERA DOA

Alfer xamar ibili eta kontatzeko denborarik hartu ez dugun arren hainbat zita izan ditugu aurten ere.
San Martzialak urruti ditugun honetan, denborak ematen duen perspektibatik, ikasturteko lanaren fruituak ikusi ahal izan genituen saio oso batean eta gustura gaude eskainitakoarekin. Soka dantzak ere betiko dizdira izan zuen (urterokoa izateagatik ez baitu ilusio txikiagoa sortzen gugan, ikusleagan auskalo!!!).


Ondoren, udako entsegu beroak hasi genituen eta uztaila amaieran Sopuertan dantzatzeko aukera izan genuen Siberiako talde batekin batera. Euskal dantzek azken urteetan izan duten bilakaera ikusirik talde bakoitzak bere "espezialitatea" aurkitzearen garrantziaz eta beharraz behin baino gehiagotan hitz egin izan dugu eta garbi dugu gurea Gipuzkoako dantzak direla. Beraz, brokel makilena zikloko zein probintziako beste edozein dantza (OƱati, neskatxen soka dantza...) egiteko eskaria gustuz eta konbikzioaz hartu ohi dugu.



Gainera, irudi xelebreak ikusteko aukera ere ematen dute saio hauek, zuek epaitu!.


   
        Luzatze saiakera gogooooorrrakk!
Politikariak zigortuta
Adinekoak auskalo nori errezuka










iruzkinik ez: