1957an Baionan jaiotako antropologo
nekaezin hau, Pariseko gizarte zientzien goi mailako eskolan
antropologia sozial eta historikoan diplomatua da. Toulouse-ko Mirail
unibertsitatearen LISST antropologia sozialaren laborategian
ikertzaile aritzen da.
70.hamarkadatik Euskal Herriko,
Gaskoinako eta Pirinioetako inauteriak eta ondare ez-materiala ditu
ikergai.
Euskal Dantzarien Biltzarreko
presidente izan da, Etniker eta Eusko ikaskuntzako kidea da eta
Lapurdiko inauteriaren berreskuratze prozesuan zeresan handia izan
du.
Hainbat artikulu eta ikerketa lan
argitaratu ditu inauterien inguruan, hala nola, Zubieta eta Lapurdiko
inauteriak sakon ikertu zituen “Joaldun et Kaskarot”
liburuan eta argitaratu berri duen bere azken lanean “Euskal
Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze
bati buruz” urte askotako lan sakonaren fruituak bildu ditu.
Thierry Truffaut-ek eskainiko duen
hitzaldiaren izenburua ondorengoa da: “Tradiciones de carnaval e
invierno”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina