2013/08/27

SOINAK DANTZAN

Irailaren 2tik 15era Laboral Kutxako Colon ibilibideko aretoan SOINAK DANTZAN izeneko erakusketa izango duzue ikusgai. Bertan, taldearen 40 urtetako historiaren errepaso xumea egiteaz gain, hainbat jantzi ikusteko aukera izango da, modu berezi xamarrean gainera.
Zalantzarik ez izan berezia izango dela (prestaketa lanetan buru-belarri ari gara).

Bestetik, erakusketatik igarotzea ezinbesteko izango da urteurren ekitaldien amaiera izango den bazkari ederrean parte hartzeko tiketak erosteko (45 €tan). Hain zuzen urriaren 12an IƱigo Lavadon erromeriaz giroturiko bazkaria antolatu dugu eta bertarako esan bezala tiketak erakusketa mahaian bertan hartu ahal izango dira. 
Zuen inguruan taldekide izandako edonor bazenute jakinaren gainean jartzea eskertuko genizueke.

OSPATZEKO EZER ERE EZ, BAINA GOGORATZEKO BAI

Ezin esan 1813an Aldabe mendi inguruan emaniko guda ospatzeko modukoa denik noski, baina honelakoak gogoratzea beti da ezinbesteko.
Hala, aurreko larunbatean bertan izan ginen Ametsa Gaztekoek Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan antolaturiko saioan parte hartuz. Gustura aritu ginela esan behar, eguraldiak errespetatu gintuen eta alaitsu amaitu genuen. Han bildutako hainbatek esandakoaren arabera "polit" joan zen, beraz zer gehiago eska dezakegu?