2009/04/17

ASTEBURU NEKETSUA

Izan ere, jadanik indar berritzeko denbora izan dugun arren, guztiok gogoratuko dugu martxoaren 28-29ko asteburua, asteburu neketsu moduan. Hori bai, giro onean ibiltzeko aukera paregabea ere izan genuen!.
Lehenik gure etorkizun diren gaztetxoen dantza saioa ikusteko aukera izan genuen (beno, gehienok eskenatoki atzean egoteko aukera esan beharko). Azken urteetako ohiturari jarraiki Amaia guraso aiton-amona...ez lepo ikusi ahal izan zen. Ia dantzarako zaletasun horrek aurrera begira ere jarraitzen duen!!!

Gau luzearen ondoren KORRIKA pixka bat egin ahal izan genuen euskararen alde nola ez. Mikel eta Anek martxa ederrean eraman gintuzten gure kilometroan zehar eta taldeak euskal kulturari laguntzatxoa eskaini ahal izateko, beste aletxo bat erein zuen.


Izerdia hozteko aukerarik gabe Hernani aldera jo genuen, azken urteetan ohitura bihurtu zaigun Dantzari Festan parte hartzeko. Egia esan dantza gehiegi egiteko aukerarik izan ez genuen arren, hurrengo hilabeteetako lanari begira prestakuntzan pauso bat gehiago izan zen. Zenbaitentzat gainera pauso handia, Kemenekin estreinaldia izan baitzuten!!!

Honelako asteburuak gaztetxoenentzat egokiagoak diruditen arren (adinak ez du barkatzen) zenbaitetan eskertu egiten dira!!!

2009/03/27

KORRIKA 16

Orain dela 36 urte sortu zenetik Kemen dantza taldearen helburu nagusienetako bat euskal kultura, ohitura eta tradizioak ezagutu eta zabaltzea izan da. Euskaldun izatearen ardatz eta oinarri gure hizkuntza dela kontuan izanik, beronen alde lan egitea ezinbestekotzat jotzen dugu. Bide honetan besteak beste AEK-k herriz herri burutzen duen euskalduntze lana azpimarratu nahi dugu eta Korrika bezalako festa batek, lan hau ezagutarazteaz gain euskararen aldeko uholdea indartzen laguntzen duela deritzogu. Hauek guztiak eta gehiago kontuan izanik, gure ale txikia jartzen saiatzen gara Korrika 16ean parte hartuz.
Aurtengoan gure kilometroa Izaga kale ondoko tunelaren inguruan izango dugu (bide batez gure lokal xaharrari agurra egin ahal izateko) eta testigua hartzeko unea igande goizeko 7:40 aldean izango da.

ONGI ETORRIA IZANGO ZARA

Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, herriari eta noski gure ohitura eta folkloreari!!!!!